Nehodí se? Vůbec nevadí! U nás můžete do 30 dní vrátit
S dárkovým poukazem nešlápnete vedle. Obdarovaný si za dárkový poukaz může vybrat cokoliv z naší nabídky.
30 dní na vrácení zboží
Krisi ekonomikoa, langabezia, ustelkeria, kontzientzia arazoak, gizaharremanen krisia, denboraren herdoila edota belaunaldien arteko etena dituzte ardatz bilduma honetako ipuinek. Irakurleak begien aurreanikusiko duen errealitatea grisa da, ziztrina, batzuetan itxura onekoa, baina ia beti doilorra. Gure errealitatea, hemengoa eta oraingoa. Egileak idazkera argi, minimalista, ironiko eta kritikoaren aldekoapustua egin du, eta, kontraesana dirudien arren, ipuinak "pesimismoirribarretsu" halako batez blaituak daude. Festa zapuztu eta argiak itzaltzen direnean, opariak pinuaren oineangeratuko dira, eta guk gezur bati hauspoa ematen jarrai dezakegu. Akaso, galdera ez da hainbeste norengatik edo zerengatik egiten dugun, gure erabakien ondorioak jasateko adina indar izango ote dugunbaizik.